Itsasuko gerezi beltz
Itsasuko gerezi beltza Itsasun eta inguruetan lantzen diren hiru gerezi-mota nagusietako bat da.
Itsasuko gerezi hauek Prunus avium edo Basagereziondo-mota honetakoak dira (mami bigunekoak), eta goiztiarrak dira.
Barietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barietateak hauek dira:
- Maiatzaren amaieran heltzen den « Peloa » (gorri-bordele ilun, txiki, bizi-bizia).
- Ekainaren hasieran heltzen den « Xapata » (zaporetsu, gozoa, boli kolorekoa denen ̬̩̬%70, hori eta gorri).
- Ekainaren erdialdean heltzen den « beltxa » (mamitsua, ilun-iluna).
Sukaldaritzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasuko gereziak gerezi-marmelada egiteko erabiltzen dira guztiak, ardi-gaztarekin euskal erara jaten da, edo etxeko bixkotxak betetzeko. Hasieran Itsasuko gereziz beteta egin bazuten, orain kremazkoa izan ohi da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendean nonbait agertu zen, XIXean 30 tona merkaturatzen zen eta 1920ean 300 tona. Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan barietate horiek ia desagertu egin ziren. Orduan herritarrak Gereziaren besta antolatzen hasi ziren.
Galdutako tokia berreskuratu dute 4.000 zuhaitz aldatuta, gerezi beltza ekoizten duten nekazariak biltzen dituen Xapata elkarteari esker. Gaur egun, 6.000 zuhaitz inguru landatzen dira, eta herrixkan gerezidi kontserbatorio bat dago bisitatzeko.